
Hizkuntza Eskola Ofizialak ikastetxe publikoak dira, Andaluziako Juntaren Hezkuntza Sailaren menpekoak. Eleaniztasuna Sustatzeko Planari Esker hizkuntzetan formatu eta gaitzeko ikastetxe integralak bihurtu dira eta irakaskuntza presentzialak, erdi presentzialak eta on-line irakaskuntzak eskaintzen dituzte.
Granadako Hizkuntza Eskola Ofizialaren nortasun-ezaugarriak hezkuntza-kalitateko honako hamar printzipio hauek dira:
- Programazioa. Europako Kontseiluaren jarraibideen araberakoa.
- Metodologia komunikatiboa.
- Ebaluazio fidagarria, balioduna eta objektiboa
- Ziurtagiriak: agintaritza europarrek onartu eta errekonozituak.
- Jarduera lektiboa kalitate-kontrol zorrotz batzuei atxikia.
- Antolakuntza akademikoa, irakas-talde eta koordinazio-organoetan oinarritua.
- Irakasleria, unibertsitate tituluduna eta berariazko prestakuntza jasoa.
- Barne ebaluazioa egiten da bezero eta baliatzaileen gogobetetze mailarena.
- Informazio zuzena, garbia eta nahikoa izena emateko eta matrikulatzeko prozesu eta baldintzei buruz.
- Leku eta instalazio egokiak irakas-lanerako.
Hona hemen ikastetxeak parte hartutako proiektu eta jardueretako batzuk:
- 1.- Liburutegi birtuala. Andaluziako Juntaren Hezkuntza Sailaren Granadako Probintzi Ordezkaritzaren eta Caja Granadaren arteko hitzarmenaren markoan Hezkuntza Ikerketarako Bekatarako XVII. Probintzi Deialdiko III Saria jaso du. Eskura egongo da 2007/2008 ikasturterako ikastetxearen webean http:// eoidegranada.org Sección de recursos.
- 2.- Hizkuntzen Portfolio Europarraren (HPE) esperimentazioa.
- 3.- “Espainola atzerriko hizkuntza moduan irakastea” ikastaroaren antolakuntza.
- 4.- Andaluziako HEOetako Oinarrizko Kurrikulua lantzen parte hartu.
- 5.- Bigarren Hezkuntzan Arabieraren kurrikulua lantzen parte hartu.
















Hay 29 invitad@s en línea











